BEZEROARENGANAKO ORIENTAZIOA

Joan den ostiralean Emuneko lankideok bezeroenganako orientazioari buruzko formaziozko lan saioa izan genuen. Nerea Urcola etorri zen guregana.

Nereak Net Promoter Score tresna erakutsi egin zigun. Eskala horretan 1-6 puntuatzen dutenak detraktoreak dira, 7-8 puntuatzen dutenak pasiboak eta 9-10 sustatzaileak. Hau da, 9-10 puntuatzen dutenak izango dira gure enpresa beste bezero bati gomendatuko diotenak.

Beraz, galdera nagusia da: nola lortu bezeroa asebeteta egotea eta sustatzaile izatea? Eta erantzuna erraza: konfiantza sortuz. Hortaz, zer ezaugarri dauzka bezeroenganako orientatuta dagoen enpresa batek konfiantza sortzeko?

Horren inguruan ibili ginen talde txikietan, Emun eta bakoitzaren jarduna hobetzeko proposamenak eginez, bezeroenganako orientazioan sakonduz eta nor bere burua zorrotz aztertuz. Izan ere, ezinbestekoa iruditzen zaigu horrelako galderei erantzuna aurkitzen saiatzea eta zerbitzua etengabe hobetzea.

EMUN


«

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *